· Ikaskuntza emozionala ·

Harreman Psikomotrizitatea

Ikaskuntza Emozionala, hezkuntza prosezu bat da, etengabea eta iraunkorra; emozioen inguruko gaitasunak eta ezagutzak garatzea proposatzen da, gizabanakoaren eguneroko bizitzan suertatzen diren erronkei aurre eginez. Horrela garapen integrala erraztuko da, ongizate biologikoa, psikologikoa eta soziala areagotzeko helburua duelarik.

Ikasturtean zehar eta astero, 3-6 urte bitarteko umeekin, saio bat egingo da. Jarduerak haurren beharren arabera aldatuko dira:


HARREMAN PSIKOMOTRIZITATEA


Haurrek, modu espontaneoan sortzen diren jarduera eta jolasen bitartez, beraien nahiak, beharrak eta gatazkak azaltzen dituzte. Erreakzio emozionalak onartuko dira eta horien bitartez adierazten diren sentimenduak kontutan hartuko dira. Beraien adierazpen sinbolikoa erraztuz eta indartuz, tentsioak eta barne gatazkak askatuko dituzte.

HAUR LITERATURA ETA JOKU KOOPERATIBOAK


Emozio basikoak eta konplexuak, nahiz konpetentzia emozionalak lantzeko, ipuin eta kontaera desberdinak erabiliko dira. Joku kooperatiboekin enpatia, autoestimua, jarrera prosozialak eta trebetasun sozialak lantzen dira.

SORMENA ETA ADIERAZPEN LIBREA


Margoketa eta jokuak erabiliko dira, beraien jarrera emozionalak adierazteko, lehia eta epaiketa alde batera utziz. Haur bakoitzaren garapen eta prosezu pertsonala errespetatuko da, sormena, autoestimua, segurtasuna eta ekimena lantzeko asmoz.

Egutegia eta tarifak

3 urtetik 6 urtetara Egutegia Tarifak
Egun bat astero Urria - Ekaina 50€ hilabetean

Izen ematearen prezioa 80€takoa izango da urtean.

Eskatu informazio gehiago.

TALDE IREKIAK 2017-2018

Adina Eguna Ordutegia
3-6 urte Asteazkena 18:00


Izen ematea