· Ingelesa ·

Hizkuntza ikastaroak:

"Tell me and I'll forget. Show me and I'll remember. Involve me and I'll understand"

Arratsaldeko 18:00tatik aurrera hizkuntza eskolak egingo ditugu. 3-10 urtetako ikasleentzat izango dira eta talde txikietan banatuko ditugu, 45 minutu eta ordubeteko iraupena izango dutelarik, adinaren arabera.

Gure hezkuntza ideologiari jarraituz, haurrentzat hizkuntza bereganatze prozesu hau debertigarria izatea beharrezkoa dela uste dugu. Hala, eskolak atsegin eta entretenigarriak egitea da gure helburua.

Hilero, garapen arlo ezberdinekin lotutako eta adin bakoitzarentzako jarduera eta tailer ezberdinak proposatuko ditugu (margolaritza, eskulanak, teknologia, ipuinak, antzerkia…).

Eskola hauen helburua hizkuntza gustora entzun eta erabiltzen ohitzea da, ohikoa ez den hizkuntzan hitzegiteko daukaten gaitasuna garatuz.

Egutegia eta tarifak

3 urtetik 6 urtetara Egutegia Tarifak
Egun bat astero Urria - Ekaina 55€ hilabetean
Bi egun astero Urria - Ekaina 85€ hilabetean

Izen ematearen prezioa 55€takoa izango da urtean.

Astelehen eta/edo Asteazken arratsaldeko 17:45etatik aurrera jardungo dira.

Eskatu informazio gehiago.

TALDE IREKIAK 2018-2019

Adina Eguna Ordutegia
3-6 urte Astelehena 17:45
3-6 urte Asteazkena 17:45


Izen ematea