· Haurtzaindegia ·

Metodo Pedagogikoa

Hezkuntza berritzaile eta kalitatezko baten alde egiten dugu. Bide horretan, hizkuntzek berebiziko garrantzia dute: euskara, gaztelania eta inglesa. Gure heziketa-proiektuak ondorengo hiru ereduak uztartzen ditu:

Estimulazio Goiztiarra:

Gizakion garapen neuronal garrantzitsuena bizitzaren lehen hiru urteetan zehar gertatzen da. Honenbestez, garai hau funtsezkoa da nortasuna, autoestimua, autonomia eta trebetasun sozialen garapenean.

Horretarako, era sistematiko eta sekukuentzialean (adimen-bitak) lantzen ditugun ekintza ugariko programa bat jorratzen dugu, betiere entzuketen, ipuinen, aho-korapiloen, etab. esperientziekin nahastuz.

Garuna jaiotzerakoan, oso heldugabea da eta edozein esperientziak etorkizunerako eragina du. Horregatik, eragin hori positiboa izatea funtsezkoa da, bizitza zoriontsu eta gogobetekoa izateko bidea ahalbidetzen duelako.

Gardnerren adimen anitzak:

Howard Gardner psikologoak asmatutako adimen anizkunen teoria, adimen bakarreko paradigmaren aurkako bezala jaio zen. Giza bizitzak zortzi adimen-tiporen garapena behar duela proposatzen du:

  • Norberaren gorputza menperatzeko inteligentzia edo adimen.
  • Pertsonen arteko harremanetarako inteligentzia.
  • Giza hizkuntzetarako adimena.
  • Inteligentzia logiko-matematikoa.
  • Norberaren burua ezagutzeko eta kudeatzeko inteligentzia
  • Espazio inteligentzia.
  • Musikarako inteligentzia.
  • Naturarekiko inteligentzia.

Pertsona guztiek zortzi adimen horiek dauzkatela eta bakoitza horietatik batzuetan besteetan baino gehiago nabarmentzen dela dio Gardnerrek. Zortzi adimen horietatik denak dira baliotsu eta garrantzitsuak maila berean.

hazi&hezin gure espazioa txokoetan bananduta dgu, non txoko bakoitzak adimen baten edo gehiago lantzeko sortua dagoen.

GIZA HIZKUNTZETARAKO ADIMENA lantzeko, txoko atsegin bat sortu degu anfonbra, lanpara eta liburuz beteriko liburutegi batekin non liburuak ikuskatu, ipuinak entzun edota antzerki txikiak antzezten dituzten.

Mahai eta aulkitxoz eratutako beste txoko batean INTELIGENTZIA LOGIKO-MATEMATIKOA lantzen dugu, forma geometriko eta tamaina eta testura ezberdinetako zenbakiak erabiltzen. Kolorea beti dago haurren esku forma ezberdinetan: hatz margoak, argizariak , klarionak…

Beste txoko berezi bat sormenarena da, non SORMENA eta ADIMEN musikala estimulatzen dugun. Hainbat material eta instrumentu dauzkagu haurrak libreki espresa daitezen. Musikak egun osoa dauka presentzia gurean, eta emozio erreakzio ezberdinak eragiteko lantzen degu.

Naturarekiko gustua eta errespetua sustatzen dugu kanpoaldean ikaste paseotxoak egiten eta NATURREKIKO ADIMENA garatzen duten ekintzak jorratzen. Honez gain, egunero bateratzen ditugu psikomotrizidade zirkuitoak eta erlaxazioa non NORBERAREN GORPUTZA MENPERTZEKO ADIMENA lantzen den.

Egiten ditigun ekintza guztietan lantzen dira adimen INTRAPERTSONAL, INTERPERTSONAL eta ESPAZIALA).

Maria Montessori metodoa:

Gure espazioak eta ekintzek ondorengo ezaugarrietan oinarritzen den metodologiaren eragin handia daukate:

  • Haurraren auto-ikasketa eta hazkuntzarako arreta handiz antolatu eta diseinatutako giroa sortzea. Giro honen ezaugarriek haurrari heldu baten etengabeko laguntza eta gainbegiratzerik gabe garatzea ahalbidetzen dio. Giro hauen diseinua sinpletasun, edertasun eta ordenean oinarritzen da. Artea, landareak, musika eta liburuak dituzten espazio argidun eta goxoak dira.
  • Hezitzailearen rola bideratzailearena da, ingurunea ezagutaraztea era begirunetsu eta maitekorrean. Besteen ezagutzak jaso baino, haurrei ikasteko nahia sustatzea, beraien jakin-mina asebetetzea eta ideia propioak edukitzeko motibatzea da garrantzitsuena. Beti errespetatu behar da haurarren ikasketa erritmoa.
  • Haurrei, helduaren etengabekodependentzia Gabe, beraien kabuz gauzak egin ditzaketela trasmititzea da helburua. Hala, denborarekin jakin mina, sormena eta independentzia ahalbidetuko dugu.
  • Maria Montessori metodoa jorratzeko proposatzen den materiala haurren jakingura erakartzeko pentsatua dago. Horretarako, multzokatuta aurkeztu behar da, eginkizunaren arabera, haur bakoitzaren beharrak asetuz. Koloreak, margoak, testura ezberdinetako paperak, forma anitzetako objektuak eta hiru dimentsiotako forma geometrikoak sormen adierazpenak eragiten dituzte.
“Inor ezin da libre izan independentea ez bada. Beraz, haurraren askatasun indibidualeko lehen adierazpen aktiboak, ekintza horien bidez haurra independentziara iristeko baldintzetan egon dadin bermatuko duten moduan gidatu behar dira”. María Montessori

Hirueladuna: Euskera, gaztelania eta ingelesa:

Gure seme-alaben etorkizunean hizkuntzek duten garrantzia eta hauek ikasi eta menderatzeko duten erreztasuna kontutan hartuta hazi&hezin hiru hizkuntza erabiltzen ditugu: euskera, gaztelera eta ingelesa.

Oinarrizko hizkuntzak euskera eta gaztelaniaz egiten dira. Egunero 45 minututan haurrek ingelesa landuko dute.

Hezitzaile bate egongo da hizkuntza bakoitzeko, oso garrantzitsua baita haurrek persona bakoitza bere hinzkuntzarekin identifikatzea.