· Haurtzaindegia ·

Gunea

Espazio handi eta eraberritua dugu, argitsua eta estimulu gehiegirik gabekoa. Bertan, hiru esparru desberdin eratu ditugu, haurren garapen une bakoitzerako pentsatuak:

  • Haur txikienen gela.
  • Lau hanketako ibiltarien gela.
  • Ibiltarien gela, hiru urte arte.

Ikasketa, haurrak dauden inguruan bizitzen dituzten esperientzien bidez eskuratzen den prozesua denez garrantzi handia ematen diogu espazioari. Horregatik, giro atsegin eta erakargarri bat eskaintzen diegu esploratzeko nahia pizteko.

Gure gunea, txoko eta adimen ezberdinetan banatua dago, haurren gaitasunak esperimentazio eta joku libre zein gidatuen bidez garatzea ahalbidetzeko.

Haurrek euren gehienezko potentzial fisiko, mental eta emozionala lortzea da gure helburua.