· Haurtzaindegia ·

Xedea

Haurren alaitasuna eta baikortasuna sustatzea, gure inguruan ditugun baliabide txiki nahiz handiez gozatzen laguntzeko.

Irudimena eta kreatibitatea lantzea, askotariko jarduerak eginez, beti ere, jolasa oinarri.

Estimulazio goiztiarra baliatuta haurren ahalmen kognitiboak, fisikoak, emozionalak eta sozialak lantzea eta garatzea, haur bakoitzaren adin eta beharrak errespetatuz.

Kalitatezko eta gertuko hezkuntza-eredua eskaintzea, haurrekiko maitasunean eta ulermenean, komunikazioan eta konfiantzan, koherentzian eta konstantzian oinarritua.